KALITATE OPTIMOA BEHAR DUZU?

Landu Industriak UNE-EN ISO 9001-2015 kalitate-ziurtagiriaren jabe da, eta 1997az geroztik dihardugu kalitatea kudeatzeko sistema horren egiaztapen pean. Gainera, hiru dimentsioko DEA GLOBAL IMAGE makina erabiltzen dugu, mekanizatutako piezen kalitatea bermatzeko.

AKABERA EZINHOBEA BEHAR DUZU?

Lehen mailako gure makinei eta 1980tik garatzen ari garen egiten jakiteari esker, akabera bikaina lortu ohi dugu. Hori da, hain zuzen ere, bezeroek gu hautatzeko arrazoia.

ERABATEKO FIDAGARRITASUNA BEHAR DUZU?

Mekanizatu beharreko piezaren konplexutasuna edozein dela ere, gure mekanizatzeko ahalmenaren barne badago, bai ala bai bukatuko dugu. Egia diogu, beste tailer batzuetan mekanizatzen hasi diren eta nola bukatu jakin ez duten piezak iristen zaizkigulako. Horiek bukatzea lortzen dugu.

PIEZAK GARAIZ BEHAR DITUZU?

Gure antolaketa erabat dago bezeroari bideratuta. Jakin badakigu entregatzeko epea zeinen garrantzitsua den, eta horri ematen diogu lehentasuna.

MATERIAL KONPLEXUAK MEKANIZATZEKO BIDEA BEHAR DUZU?

Gure produkzio-bitartekoen sendotasuna eta Landu Industriak osatzen dugun pertsonen profesionaltasuna eta esperientzia direla eta, mota guztietako materialak mekanizatu ditzakegu:

• Herdoilgaitz austenitikoak (EN 1.4408, etab.)
• Herdoilgaitz superaustenitikoak (EN 1.4527, etab.)
• Herdoilgaitz martensitikoak (EN 1.4008, etab.)
• Herdoilgaitz austenitikoak-ferritikoak (Duplex)
• Nikel aleazioak (Inconel)
• Titanioa

Irtenbide integrala

Gure esperientziari eta kolaboratzaile-sareari esker, produktuak erabiltzeko prest eskaini ditzakegu, eta materialen kudeaketaz arduratzen gara (forjatzeaz, galdatzeaz, etab.), hala nola tratamenduez, estaldurez, saiakuntza ez-suntsitzaileez, muntaketaz, margotzeaz, etab.